Ultrashape

Kirurgiarik gabe gantza kentzea
ultrashape clinica Isturitz

Informazioa

Prezioa 300€ etatik aurrera

Deskribapena

Posible da gorputzeko gantz mugatua kentzea kirofanotik pasa gabe, Arturo Isturitz Doktorearen Medikuntza Estetikoaren Klinikakbakarrik Gipuzkoa osoan duen ultrasoinu makina bati esker.

Ultrashape izeneko makinak, teknologia israeldarrekoa baina AEBetan sortua, gantz mugatua eta bolumena galtzea bermatzen du lehen saiotik. Hala ere, aldez aurretik odol analisi eta ekografia bat egin behar da gantz maila egokia dagoela frogatzeko.

Teknologia ardaztutako ultrasoinu sorta batean oinarritzen da. Funtzionamenduari dagokionez, gantz zelulak suntsitu egiten dituzte inguruko ehunei min egin gabe. Prozedura honekin adipozitoen mintza apurtzea lortzen da ultrasoinuen dardarari esker, eta gainera, momentuan bertan gorputzean izandako aldaketa ikusi ahalko duzu, sistema eta bideo ekografikoari konektatuta egongo zarelako.

UltraShape makinak minik gabeko tiro batzuk eragiten ditu eta ez da hematomak agertzeko arriskurik ezta azalaren kalterik ere gertatuko (ez dira odol-hodiak apurtzen). Ez du inoiz leku berean tiroa botatzen, hori eragozten duen oroimen hautakorra duelako.

UltraShape makinarekin posible da zelulitisa tratatzea, gantz pilaketak kenduz eta silueta birmoldatuz, beti ere ebakuntza kirurgikoaren desabantailak jasan behar izan gabe. Tratamendua amaitzetik 15 egun igarotzean, zure gorputzaren silueta berria gozatu ahal izango duzu, batazbestez bi zentimetroko murrizketa nabarituko duzu , hau da, neurri bateko murriztapena arropari dagokionean.