Mikropigmentazio estetikoa

micropigmentacion estetica Eugenia Arrieta

Informazioa

Prezioa Aurrekontuaren arabera

Deskribapena

Mikropigmentazioa edo, askok ezagutzen duten bezela, makilaje iraunkorra edo makilaje permanentea, teknika estetiko bat da eta epidermisan pigmentua sartzean datza.

Mikropigmentazioaren helburua honako hauek dira: akats fisikoak zuzendu, orekatu eta apaintzea. Horretaz gain,  pertsona bakoitzaren aurpegiko rasgoak edertzea eta gazteagotzea lortzen da.

Begietako Mikropigmentazioa, bekainetako Mikropigmentazioa eta ezpainetako Mikropigmentaziotratamendu bat egitearen arrazoiak ugariak eta desberdinak izan daitezke. Batzuetan, asimetriak edoirregularitateak zuzentzeko, bestetan, bekainetan alopezia arazoak edo bekainen rediseinu bat egiteko, edo, betileen bolumen optikoa handiagotzeko…

Orokorrean, Mikropigmentazio teknikek eskaintzen dituen onurak ugariak dira. Nabarmentzekoak dira bezeroei ematen dien erosotasuna eta elegantzia era berean. Eguneroko makilajea modu sinple, azkar eta eroso batean bukatzeko aukera ematen du, edozein ustekabe aurkeztuezgero, beti prest egoteko, eguneko 24 orduetan.

Gainera, defektu fisikoak zuzentzeko aukera ematen du, honela, AUTOESTIMA arazoak sortzen dituzten arazoei aurre egiten diegularik, batez ere, orbainak bistan dituzten bezeroak edota tratamendu onkologikoarekin dauden horientzako

Gaur egun, Mikropigmentazioa egiteko arrazoi erabilienetako bat, gazteagotzeko duen gaitasunangatik da. Batez ere, betazalak eta ezpainak altsatzeko  duen efektu optikoa dela eta.