Mikropigmentazio kapilarra

micropigmentacion capilar Eugenia Arrieta

Informazioa

Prezioa Aurrekontuaren arabera

Deskribapena

Konponbiderik ez duten ile galtze arazoak disimulatzen duen teknika bat da Mikropigmentazio kapilarra. Geroz eta gende gehiagok eskatzen duen teknika innobatzaile bat da. Gizonezkoen 50% ile galtze arazoak ditu 50 urte bete aurretik eta emakume ugariek adinarekin ile galtze arazo ugariak eduki ohi dituzte. Hori dela eta, gaur egun ain zabaldua dagoen arazo honi, bai emakume bai gizonezko askori, teknika honek emaitza azkar eta onak eskaintzen dizkie.

Teknika desberdinak landu daitezke: burusoil diren edo geratzen ari diren gizonezkoen artean ohikoena, ilearen jaiotze naturala imitatzen duen teknika erabiltzen da. Honela, ile rapatua simulatzen da eta ile gabezia ez da nabarmentzen. Horretaz gain, ile utsuneak eta orbainak kamuflatu daitezke, ilea hazten ari den efektu optikoa emanez.

Ile gutxi eta fina duten emakume eta gizonezkoei, askotan buruazala ikusten hasten zaie eta arazo bat bilakatu daiteke. Kasu hauetan, teknika desberdin bat erabiltzen da ile dentsitate gehiago simulatzeko. Modu hontan, ile dentsitate handiagoa eta bolumen gehiagoko efektu optiko bat lortzen da.

Mikropigmentazio kapilarraren mantenimendua oso sinplea da. Bezeroek oso gustara daude lortzen diren emaitzekin, guztiz naturala den efektu optiko bat lortzen delako. Beraien inguruko gendea, bai lagunak, bai lankideak, ez dute zertan aldaketa nabarmendu behar, “look” aldaketa bat  delakoan egon daitezke.