Orbanak

Informazioa

Prezioa Aurrekontuaren arabera

Deskribapena

Alejandrita laserrarekin, QSwift, tartekatzen ditugu peeling mota ezberdinak (TCA, salizilikoa, HPP, glikolikoa, laktikoa, pirubikoa, etab.) eta IPL-a azalaren uniformetasuna lortzeko, beti ere, arreta handiena orbanetan ezarriz.

Oro har, aurpegia, lepoa, bularraldea eta eskuak tratatzen ditugu eta orbanak pixkanaka desagertzen hasten dira, azal homogeneoa agerian utziz.

Tratamenduaren iraupenari dagokionean, 15 edo 30 egunero egiten da, bakoitzaren bilakaeraren arabera.