Baloi intragastrikoa

balon intragastrico clinica Isturitz

Informazioa

Prezioa Aurrekontuaren arabera

Deskribapena

Argaltzeko tratamenduek pazientean eraginik ez dutenean edo obesitate morbidoko kasu baten aurrean erabiltzen dugu baloi intragastrikoaren tratamendua, beti ere, eragina izango duen bederatzi hilabetetan Klinikan eskainiko dizkizugun beste teknikekin konbinatuz. Honela, baloirik gabeko mantentzea ere prestatuko dugu.

Silikonazko baloi biguna da, sabelean geratzeko diseinatua. Sartzea endoskopia baten bidez egiten da, baloia airerik gabe egoten da eta gatz-soluzio batekin betetzen dugu bolumen egokia lortu arte.

Gatz-soluzioa iristean baloiaren aurka presioa egingo du, pazienteari asetasun sentsazioa eragin arte.

Tratamendu honek ordu batzuko iraupena du eta oro har, ez da laneko-bajarik behar izaten.